Literaturaz berbetan: "Aizkorak eta gutunak" (Edorta Jimenez)
About this event
Hablarán sobre la novela Aizkorak eta gutunak del escritor Edorta Jimenez. 1828ko irailean, Bermeoko Almika auzoan, Agirretxu baserriko gizona Juan Ormaetxea desagertu egin da, eta hura hiltzearen susmagarri egin dituzte haren emazte Josepa eta alaba Maripepatxu. Ikerketak abiaturik, gorpua agertu da, aizkorakadaz hila eta baserri aurrean lurperatua, eta ama-alabak atxilotu egin dituzte, bai eta epaiketarako bidean jarri ere. Eleberri historikoa, kronika judiziala eta thrillerra konbinatu ditu egileak pasioz idatzi eta irrikaz irakurtzen den nobela hau ontzeko: ikerketaren joan-etorriak, pertsonaien gorabeherak, epaiketako xehetasunak eta erruduntzat jotakoen zigorrak: garrotez euskal lurretan exekutaturiko emakume bakarrenetakoa, besteak beste.
Looking for more things to do?
Discover public events and activities by date, location and interest.
Discover more events