2026Ko Mintzola mintegia azaroaren 5ean izango da, eta aurtengo ikerketa-deialdian sarituak izan diren gradu- eta master-amaierako lanen ondorioak aurkeztuko dira bertan. Horiez gain, euskaraz jarduteko erraztasunari buruzko ikerketaren oinarri teoriko-metodologikoak ere agertuko dira. Mintegia goiz osokoa izango da (09:30-13:00), Euskaltzaindiaren Luis Villasante Ikerketa Zentroan (Tolare baserria, Almortza bidea 7, Donostia), eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa du. Doan, aurrez izena emanda: 943 428 050. Egitaraua osorik HEMEN Guztira, zortzi hitzaldi emango dira azaroaren 5eko mintegian. Hona hemen: Euskararen erabilera eta hizkuntza-hautuak eskola-inguruneko ahozko interakzioetan: Haur Hezkuntzako 4 urteko gela bateko kasu-azterketa (Libe Miner) Orioko euskararen bilakaera fonologikoaren azterketa (Aidé Elustondo) Aisialdi antolatuaren eta euskararen erabilera informalaren arteko elkarreragina: kasu-azterketa (Camila Utrera) Ahoskeraren lekua irakaskuntzan: euskara bigarren hizkuntza gisa helduaroan (Izaro Urreta) Hitzetik oholtzara: euskararen erabilera sustatzeko antzerkian oinarritutako proposamen didaktikoa (Uxue Cárdenas) Nola landu ahozkotasuna eskolan? Bilboko Miguel de Unamuno eskolako kasua (Maddi Ormazabal) Euskaraz jarduteko erraztasunari buruzko ikerketa: oinarri teoriko-metodologikoak (Unai Oiartzun)