Danon plaza 2026
Other activities

Danon plaza 2026

Schedule
Price
See official listing

Danon plaza bertso zirkuituak gazteen plazaratzea laguntzea du helburu nagusi, beraien neurrira egindako plazak eskainiz. Lehiarik bariko zortzi saioko bertso zirkuitua izango da, eta saioak urriko eguenetan izango dira (Dimako saioa barikuz izango da). Bertsolari gazteak eta Bizkaiko finalistak batuko ditu zirkuitu honek. Saioak dinamikoak eta biziak izango dira. Ohiko plazetako lanak egingo dituzte parte hartzaileek, eta baita adinari eta bertso mailari egokitutako bestelako ariketa eta jolasak ere. Publiko orokorrarentzako saioak izango dira, eta sarrera doakoa izango da saio denetan. PARTE HARTZAILEAK: Saio bakoitzean 5 bertsolarik egingo dute bertsotan: 18 urtera arte bi, 18-25 arteko bi, eta finalista bat. GAZTETXOAK (18 urtera artekoak): Emile Zabala, Peru Cristobal, Haizea Rotaetxe, Malen Ibarzabal, Aimar Marcos, Adur Lopez, Ekhi Zuluaga, Iradi Barrenetxea, Eider Fernandez, Bañat Enbeita, Kirmen Jauregi, Haizene Merino, Amaiur Betanzos, Helene Yerga, Naroa Iturrioz eta Maddi Aurtenetxe. GAZTEAK (18-25 urte artekoak): Joseba Ortuzar, Izaro Bilbao, Ixone Asategi, Irube Basagoiti, Asier Alcedo, Jon Abasolo, Enara Gallastegi, Janire Arrizabalaga, Beñat Bilbao, Araitz Katarain, June Diaz, Maider Altuna, Haizea Telleria, Bittor Altube eta Kelmene Abaitua. BIZKAIKO BERTSOLARI TXAPELKETAKO FINALISTAK Aitor Bizkarra, Xabat Galletebeitia, Aissa Intxausti, Txaber Altube, Onintza Enbeita, Jone Uria, Oihana Bartra, Aitor Etxebarriazarraga eta Gorka Pagonabarraga.

Ready for your next plan?

Explore nearby events by date, place or interest—and see who is going.

Discover more events