Bertso Festa 2026: Amets Arzallus, Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Alaia Martin
- Schedule
- Location
- Price
Errenteriak Bertso Festaren edizio berri bat hartuko du urriaren 17an. Aurtengo hitzordua, gainera, berezia izango da, 35. edizioa izango baita. Horren harira, antolatzaileek herritarrak gonbidatu nahi dituzte urte luzez herriko kultur egutegian lekua egin duen ekitaldi honetaz gozatzera. Arratsaldeko 19:00etan, Niessen Kulturgunean izango da saioa, eta bertsolaritzako izen ezagunak izango dira bertan: Andoni Egaña, Alaia Martin, Amets Arzallus, Maddalen Lujanbio, Unai Iturriaga eta Jon Maia. Saioa Amaia Agirrek gidatuko du gai-jartzaile lanetan. Aurtengo edizioak, gainera, bertsoa beste diziplina artistiko batzuekin harremanetan jartzeko Bertso Festaren ohiko apustuari eutsiko dio. Bertso saioa hasi aurretik, bertsoa eta dantza uztartuko dituen emanaldia eskainiko da. Bertan, Alain Maya eta La Pulga dantzariak, Hilario Rodeiro musikaria lagun dutela, Alaia Martin eta Andoni Egañarekin arituko dira. Antolatzaileek herritarrak eta bertsozaleak urriaren 17an Niessenera gerturatzera animatu dituzte, 35 urteko ibilbidea duen Bertso Festaren edizio berezi honetaz gozatzeko. Sarrerak 12 euroko prezioa du, eta aldez aurretik Landare eta Arkaitza tabernetan zein online eskuratu ahal izango dira, sarrerak.errenteria.eus webgunearen bidez.