Cinema
Besteen begiradaren pean nola atzamaiten ote dügüa nor giren? Zoin jokü, zoin adiskidetarzünetarik, zoin istoriatik… sortzen gira? Gero, mentüz, gure memoriaren xoko ülünetan gorderik izanen direnak, bena haurtzaroko hauskortarzün osoarekin bizi izan dütügünak? Galto horekin, Elsa Oliarj-Ines-ek zortzi urtez so egin dü haur talde bat handitzen, bere haurtzaroko eskolako kanpoko leküan. Proiekzioa baino lehen, filmaren egileak aurkezpen bat eginen du.