Azaroaren 6an, Kantauri dokumentalaren proiekzioa egongo da Lekeitioko Ikusgarri Zineman. Planetaren egungo egoerak gizartea kontzientziatzea eskatzen du. Kontserbatzeko interesak egoera baloratzen jakitea dakar, eta, horretarako, beharrezkoa da ezagutzak izatea. Kantaurik Kantauri itsasoko hondoen aberastasuna erakusten du, bizi diren izaki bizidunen eta ingurune fisikoaren arteko harremanak barne. Edertasun eta biodibertsitate handiko itsas ekosistema bat erakusten du Kantauri itsasoan. Kostaldeko uretatik hasi eta 20 km-ko sakonerara arte, euskal kulturaren jatorriaren parte den fauna eta flora ezagutuko dugu, gozatzera, zaintzera eta babestera gonbidatuz. Kantauridokumentalaren proiekzioaren aurretik, Lekittoko Aita Guria ontzia atezuanizeneko bideo animatu amateurra proiektatuko da. Zazpi minutuko ikus-entzunezko labur honek 1961eko galarrena handiaren egunetan Lekeitioko ontzi batek bizitako istorioa kontatzen du.