Other activities
Bertsozientzia saioa: "Jakinduriek mundue erreko dau", Andoni Egaña, Eli Pagola
- Schedule
- Location
- Price
Azaroaren 3an, asteartean, bertsolaritza eta dibulgazio zientifikoa uztartuko dituen "Jakinduriek mundue erreko dau" saioa eskainiko da Zarauzko Modelo Aretoan, EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta ZarautzOn elkarteak antolatuta. Andoni Egaña eta Eli Pagola bertsolariek bertsoa eta errima jarriko diete Arantzazu Luzarraga, Jon Gardoki eta Xabier Arregi ikertzaileek proposatuko dituzten zientzia gaiei. Ekitaldia Kike Amonarriz soziolinguista eta umoristak gidatuko du. Bertan, ezagutza zientifikoa eta bertsoak uztartuko dira oholtzan. Sarrera doakoa izango da, eserlekuak bete arte. Bertsolariak: Andoni Egaña Eli Pagola Antolatzailea: Euskampus Fundazioa Kultur bitartekaria: Lanku Bertso Zerbitzuak
You may also like
See all similar events