Programa Ipuingarria izango da 2026
Festivals & celebrations

Programa Ipuingarria izango da 2026

Schedule
Price

Ipuingarria Izango Da 2026 - Liburuaren Besta se celebrará del 5 al 8 de noviembre. Azaroaren 5etik 8ra egingo da Iruñeko liburuaren festa. Jaialdiaren hazkundearen erakusgarri, aurten Zitadelako Armen aretoan egingo dira haurrentzako jarduerak, eta LABAk helduentzako egitaraua hartuko du. Bazen behin, duela sei urteko udazkenean, Karrikiri elkartearen liburu baten orrialdeen artean hasitako abentura txiki bat. Gaur, sei urte geroago, abentura hark hazten jarraitzen du: gero eta istorio gehiago, gero eta lagun gehiago eta, aurten, istorio horiek partekatzeko espazio handiagoak. Horregatik, Ipuingarria izango da! jaialdiaren seigarren edizioak Zitadelako Armen aretoa izango du egoitzetako bat. Hazkundearen seinale da lekualdaketa, eta pozik ospatzeko moduko albistea: ipuinek gero eta leku handiagoa dute Iruñeko kultur bizitzan. Azaroaren 5etik 8ra egingo da Ipuingarria izango da! 2026, liburuaren festa. Ahozkotasuna, ilustrazioa, musika, poesia eta ipuinak izango dira ardatz, haurrentzako zein helduentzako proposamenen bidez. Aurten ere, hitzek irudimenari ateak irekiko dizkiote, marrazkiek txokoak kolorez beteko dituzte eta musikak istorioei beste dimentsio bat emango die. Haurrentzako egitaraua, Zitadelako Armen aretoan Azaroaren 6an, ostiralean: Ixabel Agirresarobek Joxe Moxe kitarraren etxean gertatutakoak ipuin-kontaketa eskainiko du, 17:00etan. Azaroaren 7an, larunbatean: Goizean, Nerea Ansok eta Mitxel Elorzak ipuin-kontaketa eta tailerrak gidatuko dituzte, 10:30ean eta 12:00etan, hurrenez hurren. Arratsaldean, 17:00etan, Josune García de Bikuñak eta Pili Martinek Nora doaz euri tantak? ipuin-kontaketa musikatua aurkeztuko dute. Azaroaren 8an, igandean: 11:00etan, Peru Magdalena eta Ibon RGren Lotaldia izango da protagonista, Lo kantak disko-liburuaren aurkezpenarekin. Eguerdian, 12:00etan, Naroa Martínez idazleak eta Unai Ruiz ilustratzaileak Afonia aurkeztuko dute, 2026ko Etxepare Saria jaso duen lana. LABA, helduentzako istorioen topagune Helduentzako programazioa LABAn izango da, Gazteluko plazako 2. zenbakian. Azaroaren 6an, ostiralean: 19:30ean, Ixabel Agirresarobek Babak eltzetik ateratzen ipuin-kontaketa eskainiko du. Azaroaren 7an, larunbatean: Ordu berean, Josune García de Bikuñak Txoriak bezala hegan ipuin-kontaketa musikatua aurkeztuko du. Bi proposamen horiek ahozkotasunaren eta musikaren bidez istorioetara hurbiltzeko aukera emango dute, jaialdiak adin guztietako publikoari zuzendutako eskaintza osatuz. Ipuingarria izango da 2026: programa

Ready for your next plan?

Explore nearby events by date, place or interest—and see who is going.

Discover more events