Cine Club Santurtzi 2026-2027: "LOS COLORES DEL TIEMPO" Image: Gobierno Vasco - Kulturklik · Open Data Euskadi reuse terms
Public event · 🎬 Cinema

Cine Club Santurtzi 2026-2027: "LOS COLORES DEL TIEMPO"

When Where
Serantes Kultur Aretoa, Santurtzi, Spain
PriceFree
Open official listing
Event details

About this event

Abandonatutako etxe baten heredentziak hogeita hamar senide bilduko ditu; denen artean erabaki behar dute XIX. mendeko altxor horrekin zer egin. Frantzian izugarrizko arrakasta lortu duen “Los colores del tiempo” filmak bi garai, bi ikerketa pertsonal uztartzen ditu familia batek arbaso baten bidaia poetikoan izandako bizitza sekretua aurkitzen duenean. Roger Salvasen iritziz (Fotogramas), belaunaldien arteko loturari buruzko alegia argitsua da, non lehenaren eta orainaren taupadak erritmo berean doazen. Zineklubaren denboraldi berriari hasiera emateko aukeratutako filma denboraren konplexutasunari buruzko kaleidoskopio familiarra da. Film honetan bi garai eta bi bilaketa pertsonal lotzen dira iragana eta orain-aldiaren arteko bidaia poetiko batean, non familia batek arbaso baten bizitza sekretua ezagutuko duen. Oso film korala da, eta, komedia eta drama ederto uztartuz, aurrerapenekin eta modernitatearekin dugun harremana jartzen du zalantzan, memoria eta deskubrimenduaren arteko bidegurutze batean nolabait. “Zuokin, gazteokin, dena doa azkar baino azkarrago gaur egun” diotso pertsonaia batek protagonistetako bati. Frantziako zinemako aktore gazte talde karismatiko batek lagunduta, Klapischek maitasuna eta samurtasuna besarkatu eta gazteen energia ospatzen du. Beti agertzen da prest mugimenduan egoteko, aldaketetarako gogotsu, etorkizunean proiektatuz, naturaltasun osoz. URTEA / AÑO: 2025IRAUPENA / DURACIÓN: 124’SAIOA / SESIÓN: 18:00; 21:00HERRIALDEA / PAÍS: Frantzia / FranciaZUZENDARIA / DIRECCIÓN: Cédric KlapischGIDOGILEAK / GUION: Cédric Klapisch,Santiago AmigorenaAKTORE-TALDEA / REPARTO: Suzanne Lindon,Abraham Wapler, Vincent Macaigne, JuliaPiaton, Paul Kircher  

Looking for more things to do?

Discover public events and activities by date, location and interest.

Discover more events